Twitter sare sozial eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin,SMS, bat bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.
Eguneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.
Twitter, San Franciscon sortu zen, 2006-ko martxoan Obvius-ek garatutako ikerketa proiektu bat sortzen zen bitartean.
Jack Dorsey da Twitter-aren sortzailea. 18 pertsonatako taldearekin hasi ziren , baina Twitter-aren arrakasta ikusita, zenbaki hori laukoiztu zuten eta gaur egun handitzen doaz.